Paco Etxeberria eta Aranzadi, txotx egiten aurrenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 6a, 01:00

Iristear da txotx denboraldi berria; hilaren 14an irekiko da Hernaniko sagardo denboral­dia, eta, dagoeneko, Turismo Sai­lak jakinarazi du nork izango duen aurreneko tragoa egi­teko ohorea: Paco Etxe­be­rria antropologo eta mediku fo­rentseak, eta hark zu­zen­tzen duen Aranzadi zientzia elkarteak.

Hernaniko kideak, tartean
Etxeberriarekin batera eto­rri­ko dira Hernanira Juan Ari­za­ga, Ornitologia Saileko zuzen­daria; Paul Minguez, astro­no­mia sailekoa; Fermin Leizaola etno­grafoa; Mari Jose Iriarte arkeologoa; eta Jose Angel Iri­ga­rai mediku eta eus­kal­tzai­na. Baliteke herna­nia­rren bat ere tartean izatea, baina orain­dik ez dute datu gehia­gorik eman nahi izan.

Herri-kirolak, berrikuntza
Irekiera ekitaldia eguerdiko 13:00etan izango da, eta bertan das­tatuko dute gonbidatuek, he­rriko zuku preziatua. Au­rre­tik, ordea, izango da zerekin gozatu; 11:30etan hasita, herri-kirolak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!