Detstvo dantza talde errusiarra izan zen Astigarragan, joan den astelehenean. Eta emanaldi berezia eskaini zien, kiroldegira bertaratu ziren herritarrei. Ekaterinburgoko dantza eskolako haur eta gazteek, hango jantzi klasikoekin, errusiar dantza folklorikoak, klasikoak eta modernoak uztartu zituzten, eta Ordulari magikoa izeneko ipuina antzeztu zuten, dantzen bitartez. Gabonetako kolorea izan zuen ikuskizunak, eta pinua ere apaindu zuten.