Bi tailer antolatu dituzte AEKk eta Udalak urtarrilerako, Zilegi Eskolen barruan.
Batetik, automakillaje ikastaroa izango da, hilaren 11 eta 18an, AEkren Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Goizez izango da urtarrilaren 11ko saioa, 09:30etatik 11:30etara; eta arratsaldez 18koa, 18:30etatik 20:30etara. Partehartzaile bakoitzak, eraman beharko ditu bere makillatzeko produktuak.
Eta bestetik, txalaparta ikastaroa emango dute kultur etxean, urtarrilaren 12an eta 18an; aurreneko egunean arratsaldez (18:30-20:30), eta bigarrenean goizez (09:30-11:30).
Izenematea, doan
Doan izango dira bi ikastaroak, baina aurrez eman beharko da izena: AEKn bertan, edo emailez, astigarraga@aek.eus helbidera idatzita.