«Behin batek, esparatrapua eskatu zigun zapata lotu eta parrandarekin jarraitzeko»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 7a, 01:00

Urte berri egunarekin batera, igandean egin zuten gaueko guar­dien farmazia aldaketa. El­­­­kano kaleko Echeveste farmazian egingo dira aurtengo guardiak, eta duela hamar bat urtetik hona egiten duten be­zala, Marian Arbaizar, Mar San­tamaria eta Yolanda Caro arduratuko dira horietaz.
Ohi bezala, gaueko 22:00e­ta­tik goizeko 09:00etara iraungo dute gaueko guardiek. Beste urte batez, Hernani, Astigarra­ga eta Urnietako herritarrei eman­go diete zerbitzua.

«Batean bukatu, eta bestean hasten gara»
Aldaketa erraza dela onartzen dute Arbaizar, Santamaria eta Carok: «batean bukatu, eta bestean hasten gara. Erraz moldatzen gara. Normalean, egun batean gauzak non dauden be­giratzea; medikamentuak aurkitzea erraza da, parafarma­zi­a­ko gauzak aldatzen dira, nor­ma­lean. Batzuetan, programa informatikoa aldatzen da, eta berriz ere, gogorarazi behar dugu». Dena den, diote dagoeneko farmazia guztietan izan direla, eta horrek laguntzen diela. 

«Orokorrean, ospitaleko edo anbulategiko errezetekin etortzen da jendea»
Denetarik eskatu izan diete gauetako hiru botikariei, baina diotenez, «orokorrean, ospitaleko edo anbulategiko errezetekin etortzen da jendea». Gaine­ra, azaldu dute askotan etor­tzen direla herritarrak eguneroko gauzen bila, batez ere, haurrentzako papilak, esneak eta txupeteak; antisorgailuak; aho bidezko sueroak; zorrien aurkako botikak... Horrez gain, «urtaroaren araberako gaitzen aurkako botikak erostera ere etortzen dira: gripearen aurkakoak, alergien kontrakoak...».

Anekdotak ere, ez dira falta
Urte hauetan hainbat bitxikeri ere bizi izan dituzte Marian Ar­bai­zar, Mar Santamaria eta Yolanda Carok. Horietako ba­tzuk kontatu daitezkeela diote, beste batzuk, ordea, ez: «be­hin batek esparatrapua eskatu zi­gun izorratutako zapata lotu eta parrandarekin jarraitzeko; eta beste batek, taxiari deitzeko eskatu zigun, mobilean saldorik ez zuelako...». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!