Mendiko bizikleta topaketa edo kedada antolatu du gaur, goizeko 10:00etan hasita, Astigarragako Txirrindulari Taldeak. Adin guztietako herritarrak animatu dituzte, bertaratu eta parte hartzera: «haur, gazte, neska, mutiko, emakume, gizon... Animatu eta aprobetxatu mendiko bizikletarekin goiza pasa egiteko aukera!», azpimarratu du Txirrindulari Taldeak.
Santiomendira igotzeko, furgonetak jarriko dituzte
Santiomendiko zelaietan jarri dute zita, ermitaren inguruetan. Eta bertara igotzeko, furgonetak jarriko dituzte antolatzaileek.
Zirkuitu txiki bat egongo da bertan, eta aukera izango dute, beraien trebeziak erakusteko, bizikleta gainean. Baina abilezia dutenak bakarrik ez, hasi berriak eta inoiz ibili ez direnak ere animatu dituzte: «inoiz ibili ez bazara eta hasteko gogoz bazaude, animatu festara!», gonbidatu dituzte.