«Elkartearen helburua da arabiar kulturaren eta euskaldunaren arteko integrazio orekatua lortzea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 7a, 01:00

Marokoarrak dira Fatima Nciri eta Karima  Ramdane Badda, 2008 eta 2009tik bizi dira Hernanin eta Urnietan, hurrenez hurren. Eta orain,   Atawafok elkartea sortu berri  dute Hernanin Fatima Nciri eta Karima  Ramdane Baddak, Taoufi El Hardarekin batera: «elkartearen helburua da ara­biar kulturaren eta euskal­dunaren arteko integrazio orekatua lortzea», diote. Hori kontuan hartuta jarri diote Atawafok izena: «atawafok hitzak arabiarrez, batera­garritasun esan nahi du». Eta beraiek bizi dituzten bi kultura hauen arteko bateragarritasun horren alde egitea izango dute helburu eta erronka. 
Hain justu, hori guztia jen­daurrean azaldu eta «herri­ta­rrei irekitzeko» elkartearen aur­­­kezpen ofiziala egingo dute gaur arratsaldean.

Aurkezpena, eta ondoren, merienda
Arratsaldeko 15:30etatik aurre­ra, etorkinen eta gainerako he­rritarren aurrean egingo dute elkartearen aurkezpena. 17:00­ak aldera arte Biteri izango dute topagune; bertan, Ata­wafok el­karteko kideek el­kartea aurkeztuko dute jen­daurrean: zergatik sortu den, zein diren bere helburuak... eta horrekin batera, herrita­rren­gana iristea da asmoa. Izan ere, herritarrei «guztiz irekita» egongo den elkartea izatea nahi dute, eta nahi duen orok beraiekin «kultura tru­katzea».
Harrera bereziaren ondo­ren, Atsegindegin jarraituko du festak. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara merienda eskainiko dute debalde: «pastel maro­ko­a­rrak, jaki gozoak... denetarik izango da». Eta gainera,  musi­kak gi­rotuko du Plaza. 

Kaxko elkarteak deituta, Karmengo egunean egin zuen debuta Issawa musika-taldeak, Tilosetako kioskoan, hain zuzen. 

Doinu euskaldunak, ere bai
Hain zuzen,  mutil maro­koa­rrez osatutako Issawa mu­sika taldeak joko du zuzenean. Fatima Nciri eta Karima Ram­dane Baddak azal­du bezala: «musika taldeko batzuk ere elkarteko kide dira. Hernaniko taldea da, eta da­goeneko egin dute debuta herrian; izan ere, Kaxko elkar­teak deituta, Tilo­setan jo zuten Karmengo egu­nean».
Dena den, emanaldi berezia izango dute gaurkoa, eta be­re­zia, errepertorio are bere­ziagoa prestatu dute: «normalean es­tilo marokoarreko musika jo­tzen dute, baina oraingo hone­tan, musika euskalduna ere en­tsaiatzen ari dira», diote elkarteko kideek.
Hori guztia marokon oso ezagunak diren instrumen­tuekin egingo dute: danbor arabiarra, tronpeta, gaita, kastañuelak...

Hemendik aurrera, ekintza gehiago
2016a urte garrantzitsua izan da elkartearentzat: «2016ko erronka zen elkarte legala bila­katzea, eta hori lortu dugu. Ho­rrela, ekitaldiak antolatu eta di­ru-laguntzak eskuratu ahal izango ditugu».
Horrela bada, gaurko aur­kezpena hasiera besterik ez da izan­go Atawafok talde berria­ren­tzat; urte osorako progra­ma osatzen ari baitira. Horie­kin lortu nahi dutena da, «euskal gizartera irekitzea: beraiengandik ikasten dugu, baina gure kultura babestuz», onartzen du Fatima Ncirik.
Horretarako aurreneko pau­­­su­ak dagoeneko eman dituzte: «oporren aurretik ara­biarreko klaseak eta musi­ka­koak ematen hasi ginen hau­rrekin Biterin, futbol txapel­keta bat ere egin genuen aza­ro­aren 26an...».

«2016ko erronka zen elkarte legala 
bila­katzea, eta hori lortu dugu. Ho­rrela, ekitaldiak antolatu eta di­ru-laguntzak eskuratu ahal izango ditugu»

Oporren ostean, horiekin jarraitzeko asmoa daukate, gainera, haurrekin batera guraso batzuk ere animatu dira arabiarra ikastera, eta orduan hasiko dituzte klaseak beraiek ere. 
Bestalde beste ekintza ba­tzuk ere an­tolatuko dituzte: «era askotako ekintzak anto­latu nahi ditugu: hitzaldiak, bereziki emakume­en inguruko gaien inguruan;   arabiarra bes­te modu batera, musikaren eta antzerkiaren bidez, ira­katsi nahi dugu; eta azkenik, hizkuntzen arteko elkartrukea egin nahiko genu­ke, arabiarra eta euske­raren artekoa. Azken honetarako prest egongo liratekeen eus­kal­dunak behar­ko genituzke».

Bidelagun izan nahi dutenei irekita, elkarte berria
2016an zehar, Atawafokek elkarte gisa bere ibilbidea hasi duenetik, hainbat bidelagun izan dituzte Fatima, Karima eta Tauofik. Eta noski, gaurtik aurrera ere, gehiago izatea espero dute: «herritarrei ire­kita gaude, hori baita gure eginbeharra», onartu dute. 
Gaur egun hilean behin, eta beharren arabera, biltzen dira. Hemendik aurrera hilean be­hineko bilerak mantentzea da, baina batez ere, «asmoa da Biteriko gela bat lortzea bilerak egiteko».
Ordura arte, elkartearekin ha­­rre­manetan jartzeko bideak jarri­ko dituzte, eta horiek prest dauzkatenean, jakinaraziko du­tela diote. Bestela, gaurko eki­taldira azaldu besterik ez da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!