Kontrakantxa Gaztetxeak 10 urte bete ditu 2016an, eta abendua ospakizunetan murgilduta pasa zuten; azoka alternatiboa, kantu saio berezia, azoka alternatiboa, bazkaria... Eta urtea ondo bukatzeko, ohi bezala, mus txapelketa egin zuten Urte Zahar egunean; Nagore Urreta eta Miren Altuna izan ziren txapeldunak.