Alokairurako diru-laguntza, hil honetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 5a, 01:00

Diru-laguntzak emango ditu Udalak, alokairua ordaintzen laguntzeko. Oraingo honetan, laguntza izango da 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitarteko alokairu gastuak ordaintzeko. Bi partidatan banatu du Udalak, diru-laguntza emateko modua; 82.000 euro, 18-35 urte bitarteko herritarren artean banatzeko; eta beste 82.000 euro, 36 urtetik gorakoentzako. Eskaerak urtarrilaren 27ra arte egin daitezke Herritarren Harrera Zerbitzuan, 943 33 70 00 zenbakian, edo hhz@hernani.eus helbide elek­­­tronikoan. Hainbat baldintza bete behar dira laguntza jaso ahal izateko. Besteak beste, ordaintzen den alokairuaren prezioa, gehienez, hilean 650 eurokoa izatea. Informazio gehiago eta eskaera orriak: www.hernani.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!