Urtarrilaren 15era arteko epea dago, arte plastikoak sustatzeko laguntzak eskatzeko. Udalak 8.000 euro bideratu ditu laguntza honetara, eta gehienez, 6.000 eurorekin lagunduko du proiektu bakoitza. Helburua da, pintura, eskultura edo argazkiak erabilita, arte plastikoek herrian duten presentzia haunditzeko proposamenak egiten duten proiektuak laguntzea. Eskaerak egin edo informazioa eskatzeko, HHZ bulegora jo, edo www.hernani.eus webgunera.