Ezker Abertzaleak prozesu feministari berrekiteko zita jarri du, Sorturen birsortze prozesuaren baitan, larunbaterako; Durangoko Institutuan, 10:00etan. Hernaniko Sortuk, «Hernaniko emakume ezkertiar gazte zein heldu guztiei Durangora joateko gonbidapena» luzatu nahi izan die, «hurrengo urratsak elkarrekin konspiratu, lehentasunak identifikatu, eta arrisku eta oztopoei aurrea hartzeko». Hori horrela, Durangora elkarrekin joateko proposamena egin dute, eta Hernaniko plazan jarri dute hitzordua, goizeko 08:30etan, antolatu eta kotxeetan joateko. Hori bai, gogorarazi dute Durangoko ekitaldian parte hartzeko izena eman behar dela, www.sortu.eus webgunean.