Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren ikasketa maila apaleko 21 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta, lan merkatuan sartzeko hiru proiektu garatuko ditu, 3 urtetan, GARAPEN, Garapen Agentizen Euskal Elkarteak; aurrenekoa, lan bertikalekoa.
Guztira, 12 plaza
Txertatu Merkatuan programaren bueltan garatuko ditu hiru proiektuak GARAPENek, eta Andoaingo Udalak kudeatuko ditu, Beterri-Buruntzaldeako gazteei lehentasuna emanez. Hain zuzen, aurreneko proiektua izango da lan bertikalekoa. Urtarrilaren 31n hasi eta ekainaren 9ra arte, prestakuntza saioak emango dira, besteak beste, gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikei buruz; eta soka bidezko sarbide tekniketan espezializatzeari buruz (IRATA nazioarteko ziurtagiria). Ondoren, 180 orduko praktikak ere egin beharko dira.
Izenematea urtarrilaren 30era arte egin daiteke, Andoaingo Urigain Etxean (La Salle Etorbidea, 6). Informazio gehiagorako: 943 30 42 21/ txertatumerkatuan@andoain.eus. 12 lagunentzako dago tokia.