Erregeak datoz, Urbietan barrena!

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 5a, 01:00

Oinetakoak ondo garbituta edukitzea komeni da gaur gauerako, Errege Magoak bidean baitira.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko dute kale-buelta Mu­si­ka Bandak eta txistulariek la­gun­duta, eta udaletxean bu­ka­tuko dute, hernaniarren az­ken eskari eta desioak biltzen dituzten gutunak jasotzeko.

Kabalgataren hasiera, Biteri atzealdetik
Aurten azoka egunarekin egin du bat errege kabalgatak, eta Berriak elkarteak jakinarazi du ohiko ibilbidea egingo den arren, ez dela Marielutsetik aterako; Urbieta kaletik, Biteri atzealdetik aterako da, taxien geltokia dagoen horretatik. Izpizuan gora egingo dute ger­o, eta arkupetatik Plazara sar­tu eta Kaxkoan barrena buelta eginda, Plazan bukatuko dute.
Kale-bueltaren aurretik, nos­­­ki, Zaharren Egoitzara ere egin­­go dute bisita, Errege Ma­goek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!