«Atenasko errefuxiatuen bizi baldintzak hobetzeko erabiliko dira 1.000 euroak»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 3a, 01:00

Orain Hernani udal taldeak 1.000 euroko laguntza ekonomikoa eman dio Pasaportes para Siria elkarteari. Jaione Aristregi, Orain Hernaniko ordezkariak azaldu bezala, «gerratik ihes egin dutenek bizitza duina izan dezaten laguntzeko apustua» egin nahi izan du.
Elkarteak azaldutakoaren arabera, «Orain Hernanik emandako 1.000 euroak oso-osorik erabiliko dira Ate­na­sen, City Plazako  ostatu autogestionatuan dauden 400 errefuxiatuen bizi baldintzak hobetzeko».

Herritarrek ere laguntza ekonomikoa eman dezakete, edo Zorionekoa naiz ipuina erosi.

«Pertsonak erdigunean»
Aristregik azaldu du «horrelako proiektu txikiekin identifikatuta» sentitzen direla; «per­tso­nak ditu erdigunean, eta janaria bezain garrantzitsu­tzat jotzen du duintasuna».
Hain zuzen, Itziar Villalba eta Bea Corral hernaniarrak bertatik bertara aritu dira elkartearekin, errefuxiatuei laguntzen, eta Villalbak nabarmendu du zergatik erabaki duten proiektu hau la­gun­tzea: «errefuxiatuak dira, gizon eta emakume horiek, City Plazan eragina daukaten erabaki guztiak hartzen dituztenak eta zeregin guztiak betetzen dituztenak. Gainera, ez da borroka eta biolentzia matxistarik onartzen».

Herritarrek ere, laguntza
Bestalde, elkarteak nabarmendu du herritarrek ere laguntza haundia ematen diotela elkarteari, eta oraindik ere badela aukera; ES23 3035 0332 25 3320011365 kontu korrontean dirua sartuta, edo Zorionekoa naiz ipuina erosita, pasaportesparasiria.es web­gunearen bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!