‘Altza Porru’ erakusketan, ilustratzaileekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 4a, 01:00

Astelehenean Mozoloaren bidea ipuina ezagutzeko au­ke­ra izan zen Biterin, Ainara Az­p­­­iazu Aduriz, Axpi marraz­ki­gile eta ilustratzailearen era­kusketan.
Gaurkoan, berriz, arra­tsal­deko 19:00etan hasita, Argia aldizkariak baratz eta lan­da­re­ei buruz ar­gitaratutako bi­ga­rren liburua, Altza Porru aur­keztuko du egileak berak; Ja­koba Erre­kondok. Gainera, ez da ba­ka­rrik egongo, hiz­laria. Izan ere, ko­mikilariak izan­go ditu la­gun, KomikHi­tzal­dia osatzeko: Axpi bera, Antton Olariaga eta Zaldieroa.

Baratza, euskal kultura, umorea eta sormena
KomikHitzaldian, baratzeari eta euskal kulturaren oinarri den landareen munduari bu­ruz ariko da Jakoba Erre­kon­do, eta era berean, landareen mun­duari lotutako euskera emango du ezagutzera.
Umorea, parte-hartzea eta sormena ere ez dira faltako, bes­talde. Izan ere, komi­ki­la­riak lanean ariko dira, Errekon­dok ematen dituen lan­da­reei buruzko azalpenen ing­u­ruan irudiak sortzen, bat-batean eta publikoaren bistan. Lan horretan ariko dira, hain zuzen, Axpi bera, Antton Olariaga eta Zaldieroa. Eta azken orduan jakinarazi dute Maialen Lujanbio bertsolariak ere hartuko duela parte, emanaldian.

Azken egunak, erakusketak
Honekin, bukaera aldera iris­ten ari da Axpiren erakusketa; bihar itxiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!