Migratzaileei aitortza, «ekarpenagatik»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 4a, 01:00

Abenduaren 18a, Migratzailearen Nazioarteko Eguna gogoan, Hernani Solidarioa osatzen duten herriko elkarteek ekitaldi berezia egin zuten Plaza Berrin lehengo astean, «etorkinen ekarpena aintzat hartzeko». Hego Haizea bikotearen musikak lagunduta, komunikatu bat irakurri zuten, «guztiok tokia izango dugun Hernani baten alde lanean jarraitzeko» dei eginez. Jan-edana partekatuz bukatu zen ekitaldia, jai-giroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!