Gabonetan hainbat eta hainbat zozketa egin dituzte herriko elkarteek. Horietako bat izan da, Dorronsoro okindegia; bi saski zozketatu ditu Akarregi eta Lizeagako bezeroen artean, eta Alberto Otxotorena eta Rosario Anabitarte izan dira saridunak. «Urte osoko fideltasunagatik eskerrak» eman dizkiete bezeroei. Portu auzoan, berriz, Santo Tomas egunean egin zuten saskiaren zozketa, eta Fernan Jauregik irabazi zuen. Azkenik, San Joan Konpartsak ere egin du zozketa, eta Jose Mari Arandia izan da irabazlea.