Gabonetako azken astean sartu gara, baina oraindik badago aukera, oporretan gozatzen segitzeko.
Gaur bertan, Udalak Gabonetarako prestatutako Neguko Oporrak egitarauaren barruan, Anita Maravillas teatroaren Pintto Pintto antzezlana ikusteko aukera izango da, Biterin, 18:00etan hasita. Bertan erosi daitezke sarrerak.
Hiru urtetik gorako umeentzako aproposa da; txakurkume baten eta garbitegi bateko langileen artean sortzen den adiskidetasunari buruzko komedia.
Bukatzeko, zinea
Aste honetan olerki tailerra ere izan da, etxeko txikienentzako, eta bukatzeko, zinea izango da asteburuan; Iparraldeko Norman jarriko dute, larunbat eta igandean, 16:30etan.