Soinu mugagailu-erregistragailuak jarriko ditu Astigarragako Udalak, eta horretarako, lehiaketa irekia zabaldu du, gailuak hornitu eta jartzeko. Oinarrizko aurrekontua, 29.752,07 eurokoa izango da, eta abenduaren 31tik hasita, 15 lan eguneko epea dago, eskaintzak aurkezteko, udaletxean bertan.