Otsailaren 17an zozketatuko ditu Udalak, babes ofizialeko 7 etxebizitza, alokairu sozialeko erregimenean. Eta ostiralean argitaratu zuen, zozketarako onartu eta baztertutakoen zerrenda, behin betikoa, apuntatu ziren guztien artean: ikusgai dago Udalaren web orrian, www.astigarraga.eus, eta udal iragarki taulan.
Gainera, Udalak jakinarazi du erantzuna eman zaiela eskaera aurkeztu zuten guztiei, SMS baten bitartez; eta aipatu zaie, aukera daukatela udaletxera deitzeko ere: 943 33 50 50.
Erreklamazioak aurkezteko, hilabeteko epea
Orain, hilabete bateko epea zabaldu dute, inork erreklamaziorik aurkeztu nahiko balu. Urtarrilaren bukaerara arte izango da aukera.
Zozketa otsailaren 17an, udaletxeko areto nagusian
Zazpi etxebizitzen zozketarako, eguna, ordua eta lekua jarri dute dagoeneko: otsailaren 17an izango da, iluntzeko 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.