Bizikletaz gozatzeko zita larunbatean, gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 4a, 01:00

Urte berriarekin, ekintza be­rriei heldu die Astigarragako Txirrindulari Taldeak; eta aurreneko zita, larunbat ho­netan jarri dute. Mendiko bizikleta topaketa antolatu dute Santiomendin, goizeko 10:00etan hasita, eta haur eta gazte guztiak gon­bida­tu dituzte. Ermitaren ingu­ruko zelaietan barrena ibiliko dira, eta bertara igo­tze­ko, furgonetak jarriko dituzte.
Beste bi ekimenen be­rri ere, eman dute dagoe­neko. Batetik, Txirrindagan Txiki las­terketa egingo dute hiru­ga­rren urtez jarraian, kadete eta infantil mailakoentzat, apirilaren 29an.
Eta bestetik, Santiomen­dira kronoigoera antolatuko dute, zikloturista mailan, herriko festetan murgilduta; uztailaren 23an izango da. Horrekin, berreskuratu nahi dute, garai batean hainbeste arrakasta izan zuen erlo­ju­a­ren kontrako banakako saioa: «aurten, proba modura, zi­klo­turista mailan dabiltzan guztiei irekia egongo da. Zeinek daki aurrera begira, berriro ere ikusi ahal izango ditugun Astigarragan, etor­ki­zuneko Santi Blanco, Con­ta­dor eta bertatik pasa diren abar luze bat?», azaldu dute.

Eskola kirolaren barruan, 12 neska-mutileko taldea
Bestalde, Txirrindulari Taldea pozik azaldu da, aurten «as­paldiko partez», eskola kiro­­la­­ren barruan talde bat osatu delako Herri Eskolan, txirrin­dularitzan parte hartuko duena: «12 neska-mutil ani­ma­tu zaizkigu, kirol hone­tan aurreneko pausoak ematera. Ziur gaude primeran pasako dutela, eta gure laguntza eta babes osoa izango dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!