Eneko Atxa sukaldariak irekiko du, urtarrilaren 11n, txotx denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 4a, 01:00

Gainean daukagu txotx den­boraldi berria, urtarrilaren 11n emango baitzaio hasiera. Eta dagoeneko, jakinarazi du Sagardoaren Lurraldeak, zein izango den aurtengo gonbi­da­tua: Eneko Atxa sukaldariak irekiko du 2017ko txotx garaia.
Zapiain sagardotegian ire­ki­­ko du aurreneko kupela, «gure sagardo berria!» oihu­ka­tuz, Amo­­rebietako sukaldariak. Eguerdiko 13:45etan izango da hori, txalapartarien deiari, sagar dantzari eta sagardogi­leen soka dantzari jarraituz. Baina aurretik, uzta berria aurkeztu ere egingo dute.

Aurkezpena, Sagardoetxean
Eguerdiko 12:00etan hasiko da Sagardo Berriaren Eguna, Sagardoetxean. Bertan aur­kez­­tuko dute uzta berria, eta azalduko dituzte sagar eta sa­gardo berriaren ezaugariak.
Eta ondoren, sagarrondo bat landatuko du Atxak berak, ohitura den bezala, Sagardoe­txeko sagastian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!