Oiartzungo Arkale tiro zelaian jokatuko da, larunbatean, Compak Spoting, San Silbestreko laugarren tiro txapelketa. Txantxangorri elkarteko bazkide edo abonatua izan behar da, eta federatua egon, izena eman ahal izateko. Arkalen bertan irekiko da izen-ematea, 12 euroan, 09:00etatik 10:00etara. Eguerdian bukatuko da txapelketa, elkartean, sari banaketa eta jatekoarekin.