Zabala eta anitza dator urtarrila, eta hasteko... jolas pila!

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 4a, 01:00

Kultur arlo askok izango dute bere txokoa, urte berriaren hasiera honetan, Astigarra­ga­ko agendan. Denetik pixka bat izango da: antzerkia, zinea, magia, musika, ikastaroak...
Eta horri guztiari hasiera, gaur emango diote, jolasean: haur parkea izango da kirolde­gian; 11:30etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 19:30etara. Bertan aurkituko dituzte haur eta gaz­tetxoek, mota guztietako jolasak: ludoteka erraldoia, puzgarriak, simulatzaileak, surf tabla, talo tailerra...
Eta bigarren zita, seinala­tua izango da: hilaren 11n os­patuko dute Sagardo Berria­­ren Eguna, txotx denboral­diaren irekiera­rekin.

Magia ikuskizuna, 15ean
Hortik aurrera, Alizia ipuin kontaketa, Phantom boy pe­li­kula edota Jainko basatia antzezlana eskainiko dituzte. Eta 15ean, magia ikuskizun be­rezia izango da kultur etxe­an: Magia lapurra.

URTARRILEKO KULTUR AGENDA

4 Haur parkea: ludoteka erraldoia, puzgarriak, pista amerikarra, simulatzaileak, surf tabla, 5D zinema kabina, talo tailerra... Kiroldegian, 11:30etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 19:30etara.
10 Gurasolagun ludoteka eta tailerra berriro martxan. Ikastolako oporren ondoren zabalduko da berriro ludoteka, astearte eta ostegunetan, 16:45etatik 18:00etara. Eta abenduaren 17an, tailerra egingo dute; izena eman behar da aurrez. Ikastolako aretoan izango dira denak.
11 XXIV. Sagardo Berriaren Eguna.
           12:00etan kultur etxean, 2016ko uztaren eta sagardo berriaren aurkezpena. Gero, ondoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute.
           Txotx irekiera, Zapiain sagardotegian.
           18:30etan Murgia jauregian, familientzako sukaldaritza tailerra, sagardotegiko menua prestatzen ikasteko. Ondoren, txotx irekiera herrikoia, pintxo eta sagardo dastaketa, musika, kantak...
13 Musika emanaldia: gitarrako ikasleak. Norberto Almandoz musika eskolan, 18:00etan.
11, 18 Automakillaje ikastaroa, Zilegi Eskola. Parte­hartzaile bakoitzak, bere makillatzeko produktuak eraman beharko ditu. Nabarra Oñatz kaleko lo­ka­lean, abenduaren 11n 09:30etatik 11:30etara, eta 18an 18:30etatik 20:30etara. Izenematea, doan: AEKren lokalean, edo astigarraga@aek.eus.
12, 18 Txalaparta ikastaroa, Zilegi Eskola. Kultur etxean, abenduaren 12an 18:30etatik 20:30etara, eta 18an 09:30etatik 11:30etara. Izenematea, doan: AEKren lokalean, edo astigarraga@aek.eus.
12 Alizia herrialde miresgarrian, ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. Liburutegian, 18:00etan 3-5 urtekoentzat, eta 18:30etan 6-9 urtekoentzat.
15 Magia lapurra ikuskizuna: Asier Kidam magoa, Alfonso Diez eta Iraitz Lizarraga antzezleak, eta Bittor Agirre pianojolea. Kultur etxean, 17:00etan.
16 Literatur solasaldia, Marian Engelen Oso liburuari buruz. Jorge Carrerok zuzenduta, gaztelaniaz. Liburutegian, 19:30etan.
21 Phantom boy, zinea. Animazioa, 84 minutu, euskeraz. Sarrerak, 2 euroan egongo dira salgai. Kultur etxean, 17:00etan.
27 Musika emanaldia: pandero eta eskusoinuko ikasleak. Musika eskolan, 19:00etan.
28 Jainko basatia, antzerkia. Yasmina Reza an­tzerkigile frantsesaren obraren itzulpena. Bi guraso bikote elkartuko dira, beraien semeen arteko sesio batez eztabaidatzeko. Sarrerak, 6 euroan salgai. Kultur etxean, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!