Kalera Kalera ekimena azken txanpan sartu da. Gaurtik ostiralera, hurrenez hurren gogoratuko dituzte Ugaitz Errazkin, Unai Fano, Beinat Aginagalde eta Gotzon Aranburu presoak. Ostiralean bertan, gainera, azken ekitaldi baterako deia egin dute; 18:30etan bi zutabe abiatuko dira, Donostiako Alderdi Eder eta Haizearen Orrazitik, Kontxako badia kandelekin argitzeko.