Bihar iritsiko dira Errege Magoak Hernanira, baina aurtengoan, karrozak egiten duen ibilbidearen hasiera puntua aldatu egin da, Urbietan azoka izango delako. Beraz, 18:00etan Biteri atzean, Urbieta kalean taxiak geratzen diren lekuan hasiko da karrozaren ibilbidea.