Jubenilen arteko finalerdiak gaur, Hernaniko Lau t’erdikoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 3a, 01:00

Hernaniko Lau t’erdiko txapelketa bukaerara iristen ari da, eta gaurkoan, bi finalerdi jokatuko dira, 18:00etan hasita kiroldegian; Endika Ariz­men­di eta Aitor Aldunberriren artekoa bat, eta Ander Lazka­no eta Garikoitz Arizmendiren artekoa, bestea.
Jubenil hernaniarrek bi hilabete egin dituzte lehian.


Gipuzkoako Txapelketan ere, bi finalerdi
Bestalde, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan ere lanean gogor aritu dira pelotari hernaniarrak. Pasa den asteburuan, jubeniletan, Arizmendik irabazi dio, 35 eta 6 Epleri, eta horri esker, finalerdietarako sailkatu da. Ander Lazkanok, berriz, 27 eta 35 galdu du Oiarperen kontra, eta txapelketatik kanpo geratu da.
Seniorren kasuan, Iñigo Labakak 40 eta 32 irabazi dio Behar Zanari, eta horrela, aurreneko mailari eustea lortu du. Ander Lopezek ere irabazi egin du, 40 eta 25, Epleren kontra, eta hori horrrela, finalerdia jokatuko du hernaniar honek ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!