Urtea hasi berritan, Gabonetako egitarauak presentzia haundia dauka oraindik, kultur agendan. Horrela, gaurkoan Goiz Eguzki abesbatzak Urteberriko kontzertua emango du, 19:00etan hasita, Goiz Eguzki Jubilatu Etxean bertan. Guztira, 12 pieza kantatuko dituzte: Gaua argitu da; Haurtxo maitagarri bat; Oi Betlehem; Adeste fideles; Haurtxo maite; Puer natus; Gauerdian; Elurra mara-mara; Zeru lurren errege; Haur eder baten bila; Gabeko izar; eta Birjina maite. Azken hiruretan, gainera, publikoari ere kantatzeko eskatuko diote.
Bestalde, datozen egunetan, oraindik ere Gabon giroa izango da nagusi; bihar, adibidez, haurrentzako antzerkia izango da, Neguko Oporrak egitarauaren barruan, eta asteburuan, Iparraldeko Norman pelikula. Horrez gain, Portu auzoan erroskila tailerra egingo dute bihar. Azkenik, ostegunean, Erregeen kabalgata pasako da herriko kaleetan barrena, haurren azken gutunak jasotzeko.
Txotx denboraldia, ate-joka
Pixkanaka, bestelako ekitaldiek hartuko dute tokia, ordea. Eta horietan nabarmenena, txotx denboraldiaren irekiera ekitaldia izango da. Ate-joka daukagu, dagoeneko, sagardo berriaren garaia. Hilaren 14an egingo da irekiera ekitaldia Hernanin, 11:30etan Plazan, eta eguneko egitarauarekin bat egin dute, ohi bezala, Kalez Kale Kantari ekimenak edota erromeriak.
Egun horretan, bestalde, Bigarren Eskuko Azoka ere izango da.
Gainontzean, hilabete honetan ere ez dute hutsik egingo AEK euskaltegiak antolatutako Zilegi Eskolek edota Udal Liburutegian egiten diren Literatur Solasaldi edo Ipuin kontaketa saioek.
Iruña Veleia, gogora
Bestelako ekitaldi berezien artean, Dobera Euskara Elkarteak eta Nabarraldek elkarlanean, Iruña Veleiari buruzko hitzaldia antolatu dute, hilaren 12rako. Gainera, grafitoen erakusketa jarriko da.
Urtarrileko agenda
3 Urteberriko kontzertua, Goiz Eguzki abesbatzaren eskutik, 19:00etan Goiz Eguzki Jubilatu Etxean.
4 Pintto Pintto, 3 urtetik gorako haurrentzako antzerkia, Anita Maravillas taldearen eskutik, 18:00etan Biterin. Sarrerak salgai, Biterin bertan.
5 Erregeen Kabalgata herrian barrena, 18:00etan Marielutsetik abiatuta.
10 Literatur Solasaldia: El corazón helado. Almudena Grandes. Gidaria: Amaia Garcia, gaztelaniaz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
11 Zilegi Eskola: Auto-makillaje ikastaroa. Gai-emailea: Mariana Benitez. AEK euskaltegian, 18:00etan. Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus, 663 04 33 14 edo zilegieskola.blogspot.com.
12 Iruña Veleia zertan da? hitzaldia eta grafito batzuen kopien erakusketa. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru. Antolatzaileak: Dobera Euskara Elkartea eta Nabarralde. Biteri kultur etxean, 19:00etan
14 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara, Urbieta kalean edo Atsegindegin.
14 Txotx denboraldiaren irekiera ekitaldia, 11:30etan Plazan.
14 Kalez Kale Kantari kaxkoan barrena, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
14 Erromeria, 18:30etan Plaza Berrin edo Atsegindegin.
24 Literatur Solasaldia: Zu. Anjel Lertxundi. Gidaria: Ane Mayoz, euskeraz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
31 Ipuin kontaketa, Kontu Kantoi kontalariarekin, Biteri kultur etxea; 17:30etan, 3-4 urtekoentzako, eta 18:00etan, 5 eta 7 urte bitartekoentzako.
ERAKUSKETAK
- Marrazki eta ilustrazio erakusketa, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearen esktuik, urtarrilaren 5era arte, Biteri kultur etxean.
-4 Komikhitzaldia, 19:00etan Biterin, Axpiren erakusketaren barruan: Altza Porru liburuaren aurkezpena, Jakoba Errekondo, Olariaga, Zaldieroa... eta beste hainbat ilustratzailerekin.
- Argazki erakusketa, urtarrilaren 13tik otsailaren 1 arte, 10:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik 20:30etara, Biteri kultur etxean. Egileak: Mendi Urruzono, Isidro Rodriguez, Pablo Bengoetxea, Maria Mamerta Agirre eta Xabier Arnaiz.