Hogeita hamar urte pasatsu dira Ohitura Zaharrak abesbatzak Urte Zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria egiten diola. Ohitura Zaharrak abesbatzak, bertso eskolak eta trikitilariek, elkarrekin egiten zuten herenegun ere, hutsik egin gabe, kale buelta: Zaharren Egoitzan eta Kaxkoan barrena ibili ziren, bertso eta trikiti doinuz, giroa alaitzen. Dios te salve, ongi etorri, Gabon jainkoak diela, legearekin kunpli dezagun, Urte Berriaren bezpera kloparekin hasi, eta bertso sorta ederrak bota zituzten!