Martutenera martxa eta brindisa urtea bukatzeko; eta Adarrara buelta, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 2a, 01:00

Kalera Kalera ekimenaren bueltan, Hernaniko Sortuk deituta, Martutenera martxa egin zuten hernaniar ugarik Urte Zahar Egunean. Ez zen presoen aldeko ekimen bakarra izan; arratsaldean, Ernai eta LABek deituta, euskal preso, deportatu eta iheslarien aldeko brindisa egin baitzen Plazan. Eta Urte Berriari Ongi etorria eginez, Adarra mendian ekitaldia egin zuten atzo. Kalera Kalera ekimenak urtarrilaren 6an izango du bukaera: giza katea egingo dute kandelekin Donostian, 18:30etan. Bestetik egunero preso bat gogoratzea da ekimenaren beste helburuetako bat: gaurkoan, Pedro Mari Cano izango dute gogoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!