Pedro Grijalba 2013ko ekainean hil zen, 57 urterekin, minbizi bronkogeniko batek eraginda. Hernaniarrak mantenimendu mekaniko lanak egin zituen Pedro Orbegozo-Acenor enpresan, 1970 eta 1980 urte artean. Grijalbaren familiak kalte ordainak eskatu zituen heriotza Orbegozoko amiantoak eragin zuela argudiatuz. Lan Arloko Epaitegiak, 2014ko uztailaren 9an GERDAU Aceros Especiales de Europa SL eta COFIVACASA enpresak kondenatu zituen, elkarrekin, 328.508,32 ordaintzera Grijalbaren amari. ASVIAMIEK, Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak Kronikara bidalitako oharrean gogoratu du enpresek errekurtsoa jarri zutela, kalte ordaina zalantzan jarriz. EAEko Auzitegi Nagusiak kalte ordain hori 40.000 euro gutxitzea erabaki zuen, beste guztia berretsiz. ASVIAMIEK dio, «hori nahikoa ez, eta enpresek Auzitegi Gorenera errekurritzea erabaki zutela». Ur-tebeteren ondoren, errekurtsoa atzera bota du honek, eta beraz, Donostiako Lan Arloko Epaitegiak kalte ordaina ordaintzea agindu du: «interesak gehituta, 427.466,27 euro jaso ditu Grijalbaren amak».
ASVIAMIE pozik dago lortutakoarekin: «justizia egin da, borroka egiteak pena merezi du. Biriketako minbizia dutenak animatu nahi ditugu nondik datorkien aztertzera».