Lau ikastarotan izen-ematea, oraindik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 5a, 01:00

Urtarrileko hainbat ikastaro hasi dira, dagoeneko, KZ Gunean, baina oraindik bada aukera, hasi ez diren lau ikastarotan izena emateko. Oinarrizko internetari dagokionean, Internet KZgunea ikastaroa emango da urtarrilaren 9tik 20ra, 16:00etatik 18:00etara, euskeraz. Software Librearen arloan, Ofimatika ikastaroa emango da hilaren 9tik 20ra baita ere, 11:00etatik 13:00etara, euskeraz. Sare Sozialak erabiltzen ikasteko aukera, berriz, hilaren 18tik 27ra emango da, 09:00etatik 11:00etara, gaztelaniaz. Azkenik, Smartphone eta tabletei dagokienez, Android gailueei ahalik eta etekin haundiena ateratzen ikasteko aukera izango da hilaren 23tik 31ra, 16:00e­tatik 18:00etara, euskeraz. Izena eman edo informazioa lortzeko, Biteriko bulegora jo daiteke, edo internetez, tutor.hernani@kzgunea.net edo www.kzgunea.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!