Zubipeko futbol zelaiaren argiterian hobekuntzak egin dituela jakinarazi du Udalak Kronikara bidalitako prentsa oharrean.
Batetik, futbol zelai txikiaren argiteria berritu dutela azaldu du: «sei proiektore zaharrak kendu eta LED teknologiako beste batzuk jarri dira. Ordezkapen horri esker, argi laranjatik zurira pasa da ikusmena hobetuz; gainera, energiaren aurrezpena %70ekoa izango da».
Bestetik, Udalak azaldu du Iberdrolako hornidura kontratua egokitu dutela: «horri esker, fakturan dirua aurreztuko da. Bi argindar hornidura ditu Zubipek. Batetik, ohiko erabilera duena; horren kontratua egokitu da erabiltzen den potentziara egokituz, eta honek aurten dirua aurreztea ekarriko du. Beste hornidura larrialdietakoa da, ohikoak huts eginez gero erabiltzen dena. Araudiak eskatzen du larrialdietako
hornidura eduki beharra. Normalean ordea, honek ez du kontsumorik izaten, beraz aurten kontratua egokitu da eta urteko 1.000 euro aurreztuko dira».
Azkenik, jakinarazi dute Udalaren Zerbitzu Sailak Zubipeko argiterian beste aldaketa batzuk egingo dituela datorren asteetan: futbol zelai sarreran dauden 7-8 argi puntu aldatuko ditu. Hala energiaren aurrezpena %80koa izango da».