Giza katearen eskutik, kalean elkartzeko esperantzan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

Kalera kalera izenburupean ekimen ugari antolatu ditu euskal preso eta iheslari ohien kolektiboak azken egunetan. Azaldu zuten moduan, ekimenaren helburu nagusia da euskal presoekiko sentikortasuna indartzea, mobilizazioa eragitea eta herri borroka piztea, euskal presoen kolektiboarekiko babesa adierazteko. Atzo ehundaka hernaniarren babesa izan zuen ekimenak, eta giza katearen eskutik aldarrikatu zuten euskal presoek espetxeetatik ateratzeko beharra. Giza katean elkartu ziren guztiak Zinkoenean, eta lau zutabetan herria igaro zuten, presoen argazkiak soinean hartu eta eskuetan argi izpi bat zutela, esperantzaren argi izpia. 
Kalera kalera ekimenak gaur izango du segida. Sortuk deituta, Martuteneko espe­txera martxa egingo dute 11:00etan, Zinkoeneatik abiatuta. Arratsaldean Ernai eta LABek egin dute deia, euskal preso, deportatu eta iheslarien aldeko brindisa egiteko: 20:30etan izango da hori. Bihar berriz, mendi buleta egingo du Kalera Ka­lerak Adarrara; 10:30etan dute zita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!