Lurraldebuseko bi autobus konpainiek, Ekialdebusek eta HASAk, greba iragarria zuten Urte Zahar gauerako, «bidaiarien eta gidarien segurtasuna ezin delako bermatu». Ostegunean akordio batera iritsi eta greba bertan behera uztea erabaki zuen Ekialdebusek. HASA konpainiako langileek ordea, aurrera egitea erabaki dute eta greba egingo dute Urte Zahar gauean. HASA autobus konpainiako Hernani, Astigarraga eta Donostia lotzen dituen autobus lineak egingo du greba gaur. Gainera, akordiorik ezean, greba luzatu egingo dutela iragarri dute txotx denboraldira eta herrietako jaietara. UGTk azaldu duenez, HASAko langileen ustez ez da nahikoa Diputazioak hartu dituen neurriak bidaiarien eta gidarien segurtasuna bermatzeko.