«Koheteak botatzeko asmoa dutenei bi aldiz pentsatzeko eskatu nahi diegu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

Kaxko elkarteak Urte Za­ha­rra dela eta, herritarrak oha­rtarazi nahi izan ditu ko­heteak bota­tzeak dituen arriskuez. Pren­tsa ohar bidez gogoratu dute moda berri honek arrisk­uan jarri dezakeela Kaxkoa, bertako eraikin zahar askok su hartu baitezakete: «badugu espe­rien­tzia; denok dakigu zei­nen erraz hartu dezakeen su Kax­koko eraikin zahar ba­tek. Bermeon gertatu zen 2013­an, 4 eraikin bota behar izan ziren eta do­zenaka bi­zi­lagun desalojatu behar izan zi­tuz­ten. Trintxer­pen antze­koa gertatu zen 2014­an, eta on­dorioz 42 familiek utzi behar izan zuten etxea. Eta orain gutxi izan dugu Me­xi­koko Tultepec Estatuan ger­ta­tuta­koaren berri: kohete mer­ka­tu batek eztanda egin zuen».
Koheteek sortu dezaketen arriskua medio, Kaxko el­kar­teak dei egin die he­rri­tarrei: «he­rrigunean kohete­ak jaur­titzeko asmoa dutenei bi aldiz pentsatzeko eskatu nahi die­gu, hala bizilagunen eta erai­ki­nen segurtasuna ber­ma­tuko dute­lako eta in­darrean dagoen legedia beteko dutelako».
Gaia aldatuz, prentsa oha­rrean gogoratu dute Udalak pa­retetako hainbat pintada ken­du dituela azken aldian Kaxko­tik, eta egun gutxira ge­hiago azal­d­u direla: «margo­la­ri klan­des­tino hauei eskatu nahi diegu, al­da­rri­kapenen bat egin nahi badute, ez zi­kin­tzeko Kax­koko pa­retak. Herrian zehar pa­nel in­for­ma­tibo ugari ditugu horre­ta­rako. Pintada hauek gar­bitzeak kostu ekonomikoa du guztion­tzat». Udalak neurriak har­tu be­har dituela ere diote: «kos­­tu hori Her­na­nik­o beste zer­bai­tetan inbertitu beharko lit­za­te­ke, txakur kakak garbi­tzen esa­te­rako». Beraien eskaerak kon­tu­an hartuko dituztelakoan, «da­to­rren urtean Kaxkoan soinu gu­txiago eta garbitasun gehiago izatea es­pero dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!