Erronda gaur, urteari agur esan eta berriari ongi etorria emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

Urtea agurtzeko modu asko daude, eta horietako bat, Hernanin tradizio bihurtu dena da Ohitura Zaharrak abes­batzarekin kale buelta egitea. Arratsaldeko 17:15etan jarri dute zita udaletxe azpiko arkupetan, eta Kronikari orain aste gutxi azaldu bezala, Zaharren Egoitzan hasten dute buelta: 
«solairuz solairu joaten gara. Hunkigarria da, eta uste dugu herritar guztiak gogoratu behar ditugula. Poz pixka bat ematera joaten gara, kanpokoek baino ge­hia­go behar dutelako haiek». Buelta eginda, Plazarako bidea hartzen dute, eta Kaxkoan gora eta behera ibiltzen dira tabernetan geldialditxoak eginez. Kopla batekin has­ten dira, trikitilarien laguntzaz: Dios te salve, ongi etorri, Gabon jainkoak diela... Eta segidan, bertsolariei ematen diete hitza. Paradatik para­dara, trikiti­lariek alaitzen dute giroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!