Ekintzaz ekintza dabil Umore Ona elkartea, azkeneko asteotan. Urteko bazkaria egin zuten orain bi aste, eta esku pilota txapelketa ere martxan dute. Ba urtea bukatzeko ere, jarri dute azkeneko zita bat: Mus Txapelketa izanen da gaur.
Elkartean bertan jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan hasita, Urte Zahar eguna giro ederrean pasatzeko. Izenematea 10 euro izanen dira, bikote bakoitzeko, eta momentuan bertan apuntatu beharko da. Kontsumizioak, norberak ordaindu beharko ditu.
Sari ederrak, onenentzat
Arratsalde ederra pasa bai, eta onenak, ez dira esku hutsik bueltatuko. Txuletak eta txanpain botilak jasoko dituzte irabazleek, eta baserriko oilaskoak eta ardo botilak, bigarren geratzen den bikoteak.