Abenduaren 22an argitaratu zuen Goizuetako Udalak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2016ko Udal Aurrekontuan egin duen aldaketa: kreditu gehikuntza bat sortu dute. Orain, 15 eguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan dago ikusgai.