Lurraldebuseko bi autobus konpainiek, Ekialdebusek eta HASAk, greba iragarria zuten Urte Zahar gauerako, «bidaiarien eta gidarien segurtasuna ezin delako bermatu». Atzo akordio batera iritsi eta greba bertan behera uztea erabaki zuen Ekialdebusek. HASA konpainiako langileek ordea, aurrera egitea erabaki dute eta greba egingo dute Urte Zahar gauean.
Hernani, Astigarraga eta Donostia batzen dituen linea
HASA autobus konpainiak greba egingo du bihar gauean Hernani, Astigarraga eta Donostia lotzen dituen autobus linean. Gainera, akordiorik ezean, greba luzatu egingo dutela iragarri dute txotx denboraldira eta herrietako jaietara. UGTk azaldu duenez, HASAko langileen ustez ez da nahikoa Diputazioak hartu dituen neurriak bidaiarien eta gidarien segurtasuna bermatzeko «ezin da politikoen eta enpresen ardura gidari batengan utzi».