Axpik erakusketa du Biteri kultur etxean, eta erakusketaren baitan, beste hainbat ekintza ere izango dira. Atzotik, esaterako, murala pintatzen ari da bertan. Astelehenean Mozoloaren bidea ipuina aurkeztu eta kontatuko da, euskeraz eta armenieraz, 17:30etan. Eta asteazkenean, Altza Porru liburua aurkeztuko dute Jakoba Errekondok, Antton Olariagak, Zaldieroak eta Axpik bertan: 19:00etan izango da.