Aste osoko egitaraua prestatu dute 13 eta 17 urte bitarteko gazteek Gaztelekuan, eta Neguko Oporretako egitarau horren barruan, festa egingo dute gaur, urtea borobiltzeko.
Kale Hezitzaileekin ere bat eginda, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean Transpakarren egingo dute Neguko Festa.
Jolasak, musika, bazkaria... izango dira.
Egun osoko festa
Eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, eta arratsaldeko 18:00ak arte denetik izango da: bazkaria, musika, jolasak, hainbat proba... Eta eguna borobiltzeko, kontzertua ere izango da, Egiaz Itsuturik taldearekin.
Festa honekin borobilduko dute gazteek urtea, eta baita Neguko Oporrak deitu dioten egitaraua ere. Izan ere, aste osoan zehar denetik egin dute: txuri urdinera eta karsetara irteera, sukaldaritza txapelketa...