Azken ekitaldiekin, urtea borobildu nahi du Iraulio Panttalone, Hernaniko Bertso Eskolak.
Bertsolataren barruan, gaurkoan, Bertso Jaialdi haundia izango da Biterin, gaueko 22:00etan hasita. Bertan ariko dira bertsotan, Xebastian Lizaso, Unai Agirre, Beñat Mujika, Etxahun Lekue, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze.
Sarrerak Biterin jarriko dira salgai, emanaldia hasi baino lehenxeago, 6 euroan.
Bihar, erronda
Urteari bukaera borobila emateko, berriz, urteroko Urte Zaharreko errondan aterako dira bihar, Hernaniko bertsolariak eta Ohitura Zaharrak abesbatzako kideak; 17:15etan jarri dute zita, arkupetan.