Kalera, presoen aldeko Giza Katea osatzera

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 30a, 01:00

Kalera Kalera, euskal presoen aldeko ekimenak dei egin du, gaur, 19:00e­tan Zinkoenean hasita osatu nahi den Giza Katean parte hartzera.
Azken asteetan anto­la­tu­tako ekimenak borobildu nahi dira, horrela. Zinkoenean lau zutabetan banatuko da Giza Katea, eta bakoitzak ibilbide bat egin ondoren, 20:00ak inguruan Pla­zan el­kartuko dira denak, «pre­soen senideei omenaldia eskain­tzeko».

Bihar eta etzi, beste hiru zita
Presoen aldeko mobilizazio gehago ere izan dira; he­re­ne­gun emakume presoen egoera ikusgarri egiteko kalejira egin zen, eta atzo, dispertsioak haurrengan eragiten dituen ondorioak aztertu ziren. Baina ekitaldi gehiago izango dira oraindik.
Bihar, Hernaniko Sortuk deituta, Martuteneko espe­txe­ra martxa egingo da, 11:00etan Zinkoeneatik abaituta. Arra­tsal­dean, berriz, Ernai eta LABe­kin bat eginda,  euskal pre­so, deportatuen eta ihes­larien aldeko brindisa egingo da Plazan, 20:30etan.
Igandean, berriz, Adarra mendian ekitaldia egingo du Kalera Kalerak, 10:30etan.

Datorren astean, bukaera
Bukatzeko, datorren astean egun bakoitzean preso bana gogoratzeaz gain, urtarrilaren 6an giza katea eta kandelekin ekitaldia egingo dira Do­nos­tian, 18:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!