Hernaniko bost pelotari azken fasean, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 30a, 01:00

Gipuzkoako Trinkete Tx­a­pe­l­ketan buru belarri aritu dira CD Hernaniko 15 pelotari. Es­kuz banaka jokatu dute sailkatze fasea, eta 15etik 5ek egin dute aurrera. Azken fasea jokoan izango dute orain, eta bertan erabakiko da nortzuk izango diren irabazleak eta nortzuk galduko duten maila.  Kadetee­tan Ohian Zugastik erraz irabazi ditu sailkatze fa­seko hiru partiduak. Urta­rrilaren 7an du finalerdia. Jubeniletan, Ander Laz­ka­no eta Endika Arizmendi ere txapelketa ona ari dira egiten. Lazkano azken fasera pasa da partidu bat galduta eta bestea irabazita; Arizmendik berriz biak irabazi ditu. Gaur jokatuko dute biek finalerdia Gaskan: Laz­kanok Oiarpeko Ugalderen kontra eta Ariz­mendik Epleko Gara­gar­zaren aurka. Seniorre­ta­ko 2garren mailan, Ander Lo­pez ere maila ederra ari da ematen; bi partiduak irabazi ditu eta bihar jokatuko du Epleko Lizasoren kontra final laurdena, Gas­kan. Azkenik, seniorretako 1go mailan, Iñigo Labaka arazo asko ari da izaten elite mailan, eta hirutik partidu bat irabazi du. Bihar partidu erabakiorra jokatuko du Iruran, Behar Zana taldeko Arruti beteranoaren kontra; mailari eustea izango du helburu, biharkoan.

39 ume, Pelota Eskolako Txapelketan
Klubeko txikienak, pelota eskolako 39 ume, txapelketa joka­tzen ari dira: 20 benjamin eta 19 alebin. Bi jardunaldiren ostean, 30 pelotarik egin dute aurrera, eta gaur, 15:00etatik aurrera, 3garren jardunaldiko 20 partidu jokatuko dira.
Giro ederra izango da beraz gaur Kiroldegiko pelotalekuan, CD Hernaniko harrobiko pelotari gazteak ikuskizuna eskaintzeko gogoz baitira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!