Sariak, Hernaniko kirolari onenei

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 01:00

Banatu dira 2016ko Kirol Sa­ri­ak. Asteartean banatu zituzten Esti Aldeiturriaga eta Inhar Olano zinegotziek, kirol­de­gian egin zen ekitaldian. Emakumezkoen saria, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi palistek jaso zuten; gizonezkoena, Igor Genua errugbilariak; eta Kirol Ibilbidearen Saria, Inaxio Sanz eta Joxe Zuza mendizaleek.
Sariak banatu aurretik, herri kirol erakustaldia egin zuten eskubaloi, boleibol eta atletismoko neska-mutilek.

Herritarren parte hartzeak gora egin du, aurreko urtetik.

500 herritarren botoak
Herriko kirol taldeek bost hautagai aurkeztu zituzten saria jasotzeko, eta herritarrak izan dira saridunak nor­tzuk izango ziren aukeratu dutenak.
Astearteko ekitaldian, Ma­nolo Aierbe kirol dinamiza­tzaileak azpimarratu zuen 500 boto inguru jaso direla; «joan den urtean 100 inguru» izan baitziren. Era berean, nabarmendu zuen «botoen %90 euskeraz» eman direla, eta «gizonezkoek baino, emakumezko gehiagok» eman dutela botoa.
Esti Aldeiturriaga zinego­tzi­ak, bestalde, zorionak eman nahi izan zizkien «ira­baz­leei, bozketan parte hartu duten herritarrei eta Her­naniko klubei, elkarrekin egindako lanagatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!