Alokairua ordaintzeko laguntzak, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 01:00

Bigarren urtez, etxebizitzen alokairua ordaintzeko diru-laguntzak emango ditu Uda­lak. «Bi helburu nagusi ditu», azaldu du, «bereziki, gazteak, emantzipazio bidean lagun­tzea eta herrian etxebizitzen alokairua sustatzea».

Laguntza, irailetik abuztura bitarteko gastuetarako
Deialdi honen bidez lagunduko diren alokairu gastuak izan­go dira, 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartekoak.
Eskaerak egiteko epea ur­tarrilaren 27ra arte egongo da zabalik, Herritarren Harrera Zerbitzuan, astelehenetik os­tira­lera 08:00etatik 14:00eta­ra, edo arratsaldeetako Erre­gistro Zerbitzuan, 14:00etatik 19:00etara. Argibideak ere emango dituzte telefono bi­tar­tez, 943 33 70 00 zenbakian, edo hhz@hernani.eus helbide elek­­­tronikoan. Era berean, eskaera-orriak eta deialdiaren oinarriak, www.hernani.eus webgunean lortu daitezke.

Gehienez, 650 euroko alokairuak
Diru-laguntza jasotzeko baldintzen artean daude, batetik, eskaera egiten duena Her­na­nin erroldatua egotean, gu­txienez urtebetez; eta bestetik, alokairua, gehienez, hilean 650 eurokoa izatea. Era berean, diru-sarrerei dagokien gehienezko muga urtean 21.000 eta 39.000 euro gordin artekoa izango da, bizikidetza unitate motaren arabera.
Diru-laguntzak bi lerrotan banatu dira: 82.000 euro banatuko dira 18-35 urte bitarteko herritarren artean; eta beste 82.000 euro, 36 urtetik gorakoen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!