Sei bertsolari bihar, Jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 01:00

Urtea borobiltze aldera, Ber­tsolata jaialdia antolatu du aurten ere Iraulio Panttalone, Hernaniko Bertso Eskolak. Bihar eta etziko zitak izango dira urteko azkenak.
Biharkoa, Bertso Jaialdia izango da, 22:00etan hasita, Biteri kultur etxean; ordu erdi inguru lehenago jarriko dira salgai sarrerak, 6 euroan. Eta sei izango dira, kantuan ariko diren bertsolariak ere: Se­bas­tian Lizaso, Unai Agirre, Beñat Mujika, Etxahun Lekue, Nerea Elustondo eta Aitor Men­diluze.

Erronda, urtea bukatzeko
Etzi, Urte Zahar egunean, be­rriz, urteroko errondan aterako dira Hernaniko bertsolari­ak, Ohitura Zaharrak abesba­tzako kideekin batera, 17:15e­tan arkupetatik abiatuta. Aste ho­netan, bestalde, Miren Amu­riza izan da Biterin, Kapulana bat zintzilik emanaldia eskaintzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!