Festa, «etorkinen ekarpena aintzat hartzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 01:00

Abenduaren 18an, Migra­tzai­learen Nazioarteko Egunean, fes­­ta egin zen Inmakuladan, eta gaurkoan festa horri ja­rrai­­pe­na eman nahi diote Her­nani Solidarioa osatzen duten el­kar­teek: Amher, Atawafok, Bilgune Feminista, Hernaniko Caritas, KENKT, Kooperazioa, SOS Hernani Errefuxiatuak, Stop Kaleratzeak eta SUTU. Arra­tsaldeko 18:30etatik au­rre­ra musika eta jatekoa izango di­ra Plaza Berrin, eta her­naniar guztiei dei egin diete parte hartzera, «beste nazio batzuetan jaio eta gurekin Hernanin bizi diren etorkinen ekarpena aintzat hartzeko».

«Guztiok tokia izango dugun Hernani baten alde lanean jarraituko dugu»
Hain zuzen, Migratzailearen Nazioarteko Egunaren ha­rira, komunikatu bat ere ira­kurriko dute gaur arra­tsal­dean. Ber­tan, go­go­rarazi­ko dute «per­tsona mi­gran­teen egoera eta haie­kiko jarrerak gogortzen» ari direla: «Eu­ropa eta mun­du mailan, diskurtso eta ekintza politiko xenofobo eta populistak in­dar­tzen ari dira».
Baina, era berean, azpima­rra­tu dute «errespetuzko gi­zar­te batean sinetsi eta be­netako bizikidetzaren alde lan egiteko prest dagoen pertsona asko» dagoela; «horixe era­ku­tsi genuen Hernanin ospatu­riko Bizilagunak ekimena­rekin». Hori horrela, azaldu dute: «guztiok tokia izango dugun Hernani baten alde lan egiten jarraituko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!