«Eremu irekietan 15 minutuz jaurti ahal izango dira suziri eta su artifizialak»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 31a, 01:00

Urte Zaharreko piroteknia erabilera dela eta, hainbat gomendio eman ditu Udalak, prentsa ohar bidez: «Udalaren ar­dura da herria eta herri­tarren segurtasuna berma­tzea». Hori eta Urte Zaha­rrean piroteknia erabiltzeko dagoen ohitura uztartuz, Go­bernu taldeak erabaki hauek hartu ditu: «15 minutura murriztea piroteknia erabilera, 00:00­etatik 00:15etara; Kaxkoan piroteknia erabilera debe­katzea, eraikin asko baitaude egurrezko egitura dutenak, eta sua hartu eta zabaldu dezaketenak; eta Kaxkotik kanpo, beste auzoetan, eremu irekietan soilik erabili ahal izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!