«11 seme-alabek, 21.000km egiten dituzte»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 29a, 01:00

Presoen egoeraren inguruan hausnarketa bultzatu eta he­rri­tarrak mobilizatzeko eki­me­­nen artean, Etxeratek an­to­latuta, hitzaldia izango da gaur, 19:00etan Biterin: Hau­rrak eta Dispertsioa.
Kalteak, hainbat arlotan
Hernanin 23 preso daude, eta guztiak, sakabanatuak. Ho­rren eraginez, Etxeratek azal­du du «11 seme-alabek 21.000km» egiten dituztela ur­tean: «bete-betean, kalterako era­giten die garapen psiko­lo­gi­ko, emozional, afektibo, so­zial eta kognitiboan, eta nola ez, osasunean». 
Xehetasunak emango di­tuz­te Haizea Barandiaran, haur psikologo eta txostenaren egile­ak; Araitz Zubimendik, espetxean ama izan den preso ohiak; Mikel Minerrek, haurra zenetik dispertsioa nozitu duen senideak; eta Itsaso Morenok, dispertsioa nozitu duten haurren irakasleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!